Berri Txarrak, Belako eta El Columpio Asesino taldeak bezalaxe, Silitia Gaztea Maketa Lehiaketaren irabazleak izan dira 2022an. Silitia bi artistaren proiektua da. Ibai Silicato lekeitirra eta Xabier Barrutia bilbotarra etengabeko hedapen artistikoan daude. Hasieratik esperimentazio izan dute bidelagun eta sortzen duten musika etiketatik at kokatzen da. Euren hitzetan punky-funky-elektro-euskal-rock musika egiten dute. Melodia argiak, bateria robotikoak eta 80ko harmakadako baxuak gogorarazten dituen musika, hain zuzen ere.
Eragin eklektikoetatik abiatuta, euren abestietan batzuetan hit diskotekeroak, beste batzuetan post-punk baladak eta beste batzuetan pop fina entzun daiteke. Zuzenean, ia bikote komiko bat gisa aurkezten dira, proposamen oso ausartak plazaratuz.
Pasa den udako biran nabarmendu beharrean dago BBK Liven eginiko emanaldia.
*Ekintza bateko sarrerak Loraldia Terminaleko beste ekintza guztietara sarbidea izateko eskubidea emango du. Aforoak beteko balira, ekintza bakoitzerako sarrera erosi dutenek lehentasuna izango dute.