LOREAK ETA ZAURIAK . XABIER LETERI KANTARI

Beñat Gaztelumendi, Xabier San Sebastian, Joserra Senperena, Quico Pugès

“Loreak eta zauriakXabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldia da.  Baina ez du omendu bakarrik egin nahi. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Letek  lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Eta  elkarrizketa, baita Xabier Letek beregan bildu zituen bertso munduaren eta musika  munduaren artean ere. Bere kantuak gogoratzeaz gain, bere kantuen eta bere melodien  bidez gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dion proposamen bat da ikuskizun hau. Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 70eko hamarkadatik 2021era, bizitzatik heriotzara  “ni”-tik “gu”-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu.

Aretoaren informazioa

Arriaga Antzokia Bilbo

Plaza del Arriaga, 1

Arriaga Antzokia

Plaza del Arriaga, 1

Artistak

  • Xabier Lete
  • Beñat Gaztelumendi, Xabier San Sebastian, Joserra Senperena, Quico Pugès

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut