MAITE LARBURU eta Artizarra abesbatza
Artistak | Maite Larburu, Artizarra abesbatza |
---|---|
Aretoa | |
Ordua | 19:30 |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 60 min |
Maite Larburu, Artizarra abesbatza
Maite Larburuk biolina, ahotsa eta gitarra elektrikoa erabiltzen ditu zuzeneko emanaldietan. Larburu soinu-artista da. Kantu abanguardistak sortzen ditu
euskaraz, musika klasikotik jasoriko heziketa erabiliz. Folk-pop-rock transgresiboa egiten duela esan dezakegu.
Oholtza gainean Karlos Arancegui (perkusioa) eta Carlos Taroncher (klaritene baxua) izango ditu lagun. “Krak” diskoaren zuzenekoak emateari amaiera ematen ari dira hiru
lagunok, lan berriaren prestakuntza abian delarik. “Krak” lanak Musika Bulegoa saria jaso zuen 2022an.
Emanaldi honetan gobidatu nabarmen bat izango dugu: Arrigorriagako Artizarra Abesbatza. Adin guztietako kantariz osaturiko abesbatz honek Maite Larbururen “Loti (herrena)” kanta moldatuko du. Gustuko kanta dute eta orain aukera izango dute egilearekin batera eszenan kantatzeko.