Maite Larburu: Hezurren azpian diskoaren aurkezpena

Hezurren azpian diskoaren aurkezpena.

Maite Larburu musikari bidaiaria da. Biolin jole klasiko nomada, ogibidez. Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari egin zen ezagun. Baina oraingoan proiektu propio eta berria dakar. Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako Strange Fruit ereserkia abiapuntu hartuta, bakarkako lan berria sortu du. Maleta, aireportu eta trenbidez josiriko mikrokosmos batera egingo dugu jauzi. Larbururen estiloa eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi du. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa…ditu musikaren osagai. Horrez gain, Carlos Taroncherren klarineteak eta perkusio piloa (gaileta kaxak, piña-potoak, goilarak…)

Sarrerak

2019/03/28 19:30

Aretoaren informazioa

Azkuna Zentroa Bilbo

Arriquíbar Plaza, 4

Azkuna Zentroa

Arriquíbar Plaza, 4

Artistak

  • Maite Larburu

Gehitu zure egutegira

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut