AINHOA URGOITIA
Sra Polaroiska, Hemen eta Endika Basaguren
Zinema dokumentala / 60 min
Sarrera: doan
Bizkaiko hiru artista kolektibok hiru erakusketetan izan duten sormen prozesua islatzen da zinema lan honetan. Arte garaikidearen egoera, merkatua, egonkortasun eza, artistaren bakardadea, norbana eta gizartearekiko konpromisoa… aztertzen da dokumental luze honetan. Eskultura, moda, argazkilaritza, pintura, ikus-entzunezkoa… arte arloak jorratzen dituzten artistak dira. Gaurko joera artistiko berri eta abangoardien lekukotasuna da. Kultura eta arte begirada garaikideak bultzatzeko egitasmoa da. Artea disfrutatu beharko genuke, ardoa disfrutatzen dugun eran.
Artistak
- Ainhoa Urgoitia
- Endika Basaguren
- Sra Polaroiska
- Hemen