Ines Osinaga, Lorea Argarate, Itziar Garaluce, Eneritz Dueso, Garazi Egiguren, Julene Gregorio
Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatuz, euskal folklore digital eta formatu berrietan oinarritutako zuzeneko ikuskaria. Kopla zaharrak ezagutzeko, orduko istorioak gugana ekartzeko, doinu tradizionalei gaur egungo eszenan espazio bat eskeintzeko eta plazandreei gorazarre egiteko teknologia zahar eta berriekin sortutako proiektua.
Ikuskizun hau kolektibo batek sortzen du eta emanaldi guztiak ezberdinak dira. Loraldian horrelako arte diziplina uztartuko dira: musika organikoa eta elektronikoa, arte bisualak, argiak eta dantza.
Badakigu historia irabazleek idazten dutela. Kultura besteari lekua egitea bada, lekua nori egin zaion eta nori ez zalantzan jartzeko unea da. Gure iruditegi kulturala eta gure folklorearen berrirakurketa da proposamen ausarta hau.
“Mauriziak ez du inor hil” bada halako ahalduntze kolektibo bat. Maurizia ez naiz ni, baina ni ere banaiz ez zara zu, baina zu ere bazara, Maurizia gu gara.
* Berria da ekintza honen babeslea. Berrialagunek Lorazainen prezioan erosi ahal izango dituzte sarrerak (kopuru mugatua).
Ekintzaren babeslea: