MIRA HADI. EULALIA ABAITUA ANDRE-BEGIETAN. Zarautz

Aretoa

Artistak

Alphax, Getari Etxegarai, LIDE HERNANDO (Liher), Maria Urcelay, Patxo Telleria

Eguna

Ordua

20:00

Iraupena

60 min

Eduki mota

, ,

MIRA HADI. EULALIA ABAITUA ANDRE-BEGIETAN. Zarautz

Alphax, Getari Etxegarai, LIDE HERNANDO (Liher), Maria Urcelay, Patxo Telleria

Eulalia Abaitua gure lehen emakumezko argazkilaria izan zen. Ingalaterran ikasi omen zuen hasi berria zen artea eta Bilbora, bere hirira, ekarri zuen, XIX. mendearen bigarren erdialdean. Kamararekin islatu zituen pertsonak (hamaika emakume) eta paisajeak gure memoria dira. Irudi ezinbestekoak gure nortasuna ulertzeko eta ezagutzeko.

 

Beraz, aitzindaria eta bidegile handia izan zen baina gaur egun oraindik ezezaguna da gure artean. Euskal kulturak zor dio onespena eta ezagutza. Horregatik, Loraldiak sustatu du ikuskizun hau. Eulalia Abaitua sormen garaikide baten bidez eramango dugu tauletara.

 

Ikuskizunak hiru osagai ditu: ikus entzunezkoen bidez Abaituaren argazkiak ezagutuko ditugu; teatro-kontaketak (Maria Urcelay) haren bizitza eta memoria osatuko du; eta musikak (Lide Hernando) historia miresgarri honi soinu banda jarriko dio. Gure produkzio propioa da eta Abaituaren ondarea lau haizetara hedatzeko sortua da.

 

Informazioa eta sarrerak hemen.

Momentuz, ez dago sarrerarik salgai.