Thierry Biscary Kalakan taldetik aldendu zenetik musika proiektu erakargarriak plazaratzen ibili da. Ibilbide pertsonal honetan “Muda” izeneko proposamen artistikoa dakar. Kantari baxe nafarrak azalmamiak urtez urte kendu ditu, suge batek egin lezakeen bezala eta prozesu hori alegiazko zein egiazko istorio batzuei esker kontatzen dizkigu. Uxue Alberdi, Jon Benito, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze eta Jon Maiaren hitzak erabili ditu abestiak ehuntzeko.
Proiektu honen musikari gehienek musika tresna sokadunak jotzen dituzte : gitarrak, mandolina, kontrabaxua, txeloa eta eskusoinua eszenan izango dira.
Denek iparreko ahots bikain honen barne iraultzan lagundu dute.
* Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) elkarlanean
SARRERAK AGORTUTA
Laguntzailea
Aretoaren informazioa
Itsasmuseum Bilbao Bilbo
Ramón de la Sota Kaia, 1
Itsasmuseum Bilbao
Ramón de la Sota Kaia, 1
Artistak
- Thierry Biscary