Mikel Laboa …izan liteke konstelazio, izan gabe izar… erakusketa -

Aretoa

Eduki mota

Eguna

,

Sarrerak

Lorazainak eta publikoa aretoan

Mikel Laboa …izan liteke konstelazio, izan gabe izar… erakusketa

Otsailaren 5etik 29ra

Komisarioak: Miren Koro Campos eta Mauro Peñalba

 

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna.

 

Erakusketa hau Mikel Laboari eginiko gorazarrea da, iaz hil zenetik 15. urte igaro baitzituen. Ez da ohiko biografia. Erakusketaren hari narratiboan atal pertsonalak nabarmentzen dira lan musikalaren gainetik. Bertan azaltzen da Mikel Laboa pertsona: egin zituen ikasketak, osasun arazoak, lan prozedura…

 

Erakusketaren hainbat espaziotan “Ni ez naiz Mikel Laboa” komikiaren irudiak agertzen dira, 2023ko Euskadi Saria irabazi zuen lan ilustratua. Komikia nahiz erakusketa Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrari esker plazaratu dira. Donostiako sortzailearen nortasunean murgiltzen diren bi lan izanik. 

 

Laboaren bizitzari, haren ahotsari eta haren musikari egiten zaion omenalditzat har daiteke erakusketa, horrek guztiak bizirik irauten baitu belaunaldi berrien artean.

 

*Euskal Herriko Unibertsitatearekin (Mikel Laboa Katedra eta Bizkaia Aretoa) elkarlanean.

 

Logo ehukultura + EHU