Miren Agur Meabe
Amorante eta Aitor Gametxo
Eneritz Artetxeren zuzendaritzapean
(poesia + musika + ikus-entzunezkoak) 60 min
Miren Agur Meabek poema berriak plazaratuko ditu. Zain geunden poemazaleok, hamar urte igaro baitira uzta berria jasotzeko. 2000. urtean Azalaren Kodea poema liburuak ikusi zuen argia; 2010ean, berriz, Bitsa eskuetan lanak; 2020an, beste urrats bat.
Egilearen ohiko gaiak azalduko zaizkigu: oroitzapenen gaurkotzea, nortasunaren berrespena, indarkeriazko ekintzekiko ardura edota hitz poetikoaren balioa eta eginkizuna. Asmo horretan, besteak beste, zenbait emakume esanguratsu izango ditu solaskide, hala nola Mary Shelley, Marguerite Yourcenar, Ellen Ripley tenientea, Wendy, Mahatsaren Andre Maria edota Brontë ahizpak. Guztion artean, katalogo bat osatzen dute bakardadeari eta norberaren ahalduntzeari buruzko gogoeta egiteko.
Ikuskizun poetiko honen soinu bandari dagokionez, Amorante gonbidatu du. Ezohiko soinuen bila dabilena. Hori gutxi balitz, Aitor Gametxoren ikus-entzunezko sormenak ilustratuko du giroa. Eneritz Artetxe teatrogileak ikuskizuna harilkatzeko ardura hartu du. Hiru sortzaile handi Miren Agur Meaberen poesia indartsu bezain hunkiberari oihartzun egiteko.
SARRERAK AGORTUTA
Laguntzailea
Aretoaren informazioa
Bidebarrieta Liburutegia Bilbo
Bidebarrieta, 4
Bidebarrieta Liburutegia
Bidebarrieta, 4
Artistak
- Miren Agur Meabe
- Amorante
- Aitor Gametxo