Elirale Konpainia. Pantxika Telleria koreografoa
(dantza garaikidea, 3 urtetik aurrera) 30 min
Sarrera: 8 € (L5 €) (haurrek ere ordaintzen dute)
Eszena erdian dantzari bat. Dantzariak kantari ekingo dio. Gertu-gertu dantza garaikidea eta herri tradizioa. Hunkidura kuttunak. Irudika dezagun itsaso zabalean harri bat altxatzen. Handitasunean koskorra. Mitologiaren izadi bat, agian. Lurralde miresgarri honetan mugimenduak eta haren itzalak harritzen gaitu. Espazio honetan ikusle ttipiak eta handiak partaide dira. Iparraldetik datorkigu proposamen artistiko xarmangarria.
Hiru urtetik gorako publikoarentzat, irakurketa sartze bikoitz batekin helduen publikoa integratzeko gisan.
* Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) elkarlanean
O! – Teaser from CIE ELIRALE on Vimeo.
Laguntzailea
Aretoaren informazioa
Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao Bilbo
Arriquíbar Plaza, 4
Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao
Arriquíbar Plaza, 4
Artistak
- Pantxika Telleria