Odola kantari. UNAI ELORRIAGA eta JOSU AURREKOETXEA
Artistak | Josu Aurrekoetxea, Unai Elorriaga |
---|---|
Aretoa | |
Ordua | 20:00 |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 60 min |
Josu Aurrekoetxea, Unai Elorriaga
Beti esan izan da gai bi nagusi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Mundu guztiak uste du, gainera, maitasunari buruz idatzi dela gehien. Ikuskizun honen bitartez, ordea, saiatuko direla erakusten ez dela guztiz egia. Asko kantatuko zaiola heriotzari, gerrari, hilketari, odolari. Odola beti kantari.
Hitzaldi-musikatuaren fomatuan, idazlea (Unai Elorriaga) eta musikaria (Josu Aurrekoetxea) arituko dira hainbat testuak aztertzen eta kantatzen. Ezusteak ere izango dira. Orain arte anonimotzat hartzen zen kantu baten egilea deskubrituko dute. Ikus-entzunezkoek lagunduko dute kantuen ñabardurak ikusarazten. Ikuskizun dibertigarria, dinamikoa eta oso erakargarria da. Kultur transmisioan ezinbestekoa.
*Emanaldia bukatutakoan solasaldia izango da sortzaileekin.