Oma. Lorazain eguna

Artistak

Basabi

Aretoa

Ordua

19:30

Eduki mota

Eguna

Iraupena

60 min

Oma. Lorazain eguna

Basabi

Urdaibaiko Biosfera Erreserban aurkitu du Basabi taldeak hirugarren musika lanaren sormen abiapuntua. Leku honetako magia inspirazio iturri du taldeak eta konposatutako musikari Oma jarri diote izen. Inguru horretan industria aurreko aztarnak daude, hala nola Bolunzuloko errotak, Agustin Ibarrolaren baso margotua, Santimami├▒eko haitzuloetako labar-pinturak, Arrolako kastroa eta Gastiburuko santutegia.

 

Taldea boskote bihurtu da proiektu honetarako eta musika klasikoko, txalapartako eta elektronikoko elementuak uztartzea erabaki du. Naturari eta egungo egoerari buruz gogoeta bat egitera gonbidatzen gaituen proposamen artistikoa da. Bederatzi piezetan zehar, kanpoko espazioetan gizakiaren esku-hartzea irudikatzen duten soinu-paisaia berriak arakatzen dituzte, sustrairik folklorikoenetatik eta klasikoenetatik aldenduz.

 

Emeki eta Kronos plazaratutako aurreko bi lanen ondoren, Oma datorkigu eszenara. Bailara liluragarri horren bidetik doan musika esperimentazio eder eta erakargarria. Shostakovichetik Kraftwerkerainoko erreferentziak dituen lan dotorea.

Ezabatu
Sarrera kopurua

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.