Danele Sarriugarteri eskatu genion geroari begira jartzea eta horren ondorioz “Popperra, afterra, utopia” testu originala eta zirraragarria sortu du. Idazkia abiapuntua dugu ikuskizun hau ontzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (Maddi Ane Txoperena eta Maider Arregi) eta musikari bat (Miren Narbaiza) arituko dira eszenan.
Hausnarketa poetiko hau kate begi bat da orain arte Loraldiaren edizio guztietan lotu dugun amaiera ekinaldian. Bertan literatura, musika eta bertsolaritza uztartzen dira eta etorkizunari begira paratzen gara.
Geroa eta oraina gurutzatzen diren lekua izango da berriro ere Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioa.
*Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan sortutako jarduera, TopARTE programaren esparruan.
Elkarlanean: