SORMEN OLA. AMANCAY GAZTAÑAGA. Aktore garaikide baten bidezidorrak - 15€ - 15€
Aretoa | |
---|---|
Artistak | Amancay Gaztañaga |
Eguna | |
Ordua | 9:30 – 15:00 |
Iraupena | 5 ordu |
Eduki mota |
Amancay Gaztañaga
SORMEN OLA
Gazteentzako kultur transmisio tailerrak
16 eta 29 urte bitarteko gazteentzako tailer hauek Bizkaia Aretoan (EHU/UPV, Bilbao) antolatu dira.
Kultur profesional erreferentzialak izango dira tailerren gidariak.
5 orduko tailer hauetan (9:30etatik 15:00etara) parte hartzeko ez da esperientzia berezirik behar eta aukera dago ikastaro bakarra egiteko edo bostak.
Doan UPV/EHUko ikasleentzat.
UPV/EHUko ikasleen izen ematea: posta elektroniko bat idatzi ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus helbidera eta adierazi izena eman nahi duzula.
AMANCAY GAZTAÑAGA
AKTOREA ETA ANTZERKIGILEA
Aktore garaikide baten bidezidorrak
Azaroaren 25ean, larunbatean
9:30 – 15:00
NOR DEN
Aktore, idazle eta zuzendaria. Madrilgo RESAD unibertsitatean interpretazio ikasketak
burutu zituen. Hainbat telesail, film eta antzezlanetan lan egin du urte hauetan zehar.
2014an Kamikaz Kolektiboa sortu zuen Miren Gaztañaga eta Erika Olaizolarekin batera. Hauen azken lanak, “Hiru Kortse, azukre asko eta brandy gehiegik” Donostia saria irabazi du aurten..
TAILERRA
Ze ezberdintasun dago aktore interprete eta aktore sortzaile baten artean. Bada bidea
egiteko lan esparru honetan? Ze zailtasunekin topatuko gara? Nola egin aurre hauei?
Zer duzu zuk kontatzeko? Nola kontatu dezakezu?
Ikastaroa bi zatitan banatuko da.
Lehenengo zatian Amancay Gaztañagak ibilbide artistikoari eutsiko dio. Non hasi nintzen eta zergatik eta gaur egun non nagoen eta zergatik.
Bigarren zatian aktore sortzaile baten sormen prozesua landuko dugu. Pieza motz bat
eraikiko dugu bakoitzak kontatzeko duen horri buruz hitz eginez.