SORMEN OLA. HARKAITZ CANO. Ideiatik narraziora: burutik eskura doan bidea - 15€ - 15€

Aretoa

Artistak

Harkaitz Cano

Eguna

Ordua

9:30 – 15:00

Iraupena

5 ordu

Eduki mota

SORMEN OLA. HARKAITZ CANO. Ideiatik narraziora: burutik eskura doan bidea

Harkaitz Cano

SORMEN OLA

Gazteentzako kultur transmisio tailerrak

16 eta 29 urte bitarteko gazteentzako tailer hauek Bizkaia Aretoan (EHU/UPV, Bilbao) antolatu dira.

Kultur profesional erreferentzialak izango dira tailerren gidariak.

5 orduko tailer hauetan (9:30etatik 15:00etara) parte hartzeko ez da esperientzia berezirik behar eta aukera dago ikastaro bakarra egiteko edo bostak.

Doan UPV/EHUko ikasleentzat.

UPV/EHUko ikasleen izen ematea: posta elektroniko bat idatzi ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus helbidera eta adierazi izena eman nahi duzula.

 

HARKAITZ CANO

IDAZLEA

Ideiatik narraziora: burutik eskura doan bidea

 

Otsailaren 17an, larunbatean

9:30 – 15:00

 

NOR DEN

Zuzenbidea ikasi zuen arren idaztea izan du beti ogibide, 18

urterekin bere lehen poema bilduma argitaratu zuenetik. Geroztik, jenero guztiak landu ditu: nobela (Twist, Fakirraren ahotsa), ipuinak (Neguko zirkua, Beti oporretan), poesia (Norbait dabil sute-eskaileran, Pozaren erdia), antzerkia (Sisiforen paperak, Hondamendia)… Komiki gidoietan eta haur eta gazte literaturan ere aritzen da eta hamaika letra egin ditu euskal kantari eta taldeentzat. Allen Ginsberg, Hanif Kureishi, Sylvia Plath, Anne Sexton eta Raymond Carverren lanak euskaratu ditu. Dozena bat hizkuntzatan irakur daitezke bere liburuak. www.harkaitzcano.com

 

TAILERRA

Zergatik bihurtzen dira istorio batzuk ipuin eta beste batzuk poema, batzuk komiki eta beste batzuk film? 

Denborak gorputzean itsatsita utzi dizkigun narrazio zatiak baino ez gara, 

zango biko istorio ibiltariak. Zein estrategia erabili, ordea, istorio horiek artikulatu eta hezurmamitzeko? 

Zein da ideia bakoitzari dagokion formarik aproposena? Zerk bihurtzen du istorio bat gogoangarri? Adibide praktikoen bitartez idazlearen sukaldeko tresnak erakustea izango du tailer honek helburu. 

Ezabatu
Sarrera kopurua

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.

Categories: , Tags: , ,