SORMEN OLA. Jon Maya: dantza garaikidea sustraietatik

Aretoa

Artistak

Jon Maya

Eguna

Ordua

9:30 – 15:00

Iraupena

5 ordu

Eduki mota

SORMEN OLA. Jon Maya: dantza garaikidea sustraietatik

Jon Maya

SORMEN OLA

Gazteentzako kultur transmisio tailerrak

16 eta 29 urte bitarteko gazteentzako tailer hauek Bizkaia Aretoan (EHU/UPV, Bilbao) antolatu dira.

Kultur profesional erreferentzialak izango dira tailerren gidariak.

5 orduko tailer hauetan (9:30etatik 15:00etara) parte hartzeko ez da esperientzia berezirik behar eta aukera dago ikastaro bakarra egiteko edo bostak.

Doan EHU/UPVko Bizkaiko Campuseko ikasleentzat.

 

JON MAYA. Kukai dantza konpainia.

DANTZA GARAIKIDEA SUSTRAIETATIK

Bizkaia Aretoa – EHU/UPV. Bilbao.

Urtarrilak 28. Larunbata

9:30 – 15:00. 5 ordu

15 €

16 – 29 urte bitarteko gazteentzat

 

Jon Maya dantzariak SORMEN OLA proiektuari hasiera emango dio. Hilabetean behin, larunbatetan, euskal kuturaren transmisioa landuko dugu Bizkaia Aretoan. Euskal Herriko gazteei (16 eta 29 urte bitarteko gazteei) luzatzen diegu gonbitea. 

Tailer teoriko-praktiko honetan Jon Maya bere esperientziatik abaituko da. Kukai dantza konpainia nola sortu zuen eta zer nolako ibilibide emankorra izan duen ezagutzeko aukera izango dugu. Euskal dantzaren tradizioa nola moldatu den gaurko garaietara. Nola sortu duten iruditeri berri eta garaikide bat. Dantza begiraden arteko uztarketan eman dituzten aurrerapausuak. Gaur egun Kukai dugu Euskal Herrian dagoen dantza konpainia bidegilerik ikusgarriena.

Ariketa xume batzuen bidez praktikan jarriko dituzte parte hartzaileek Jon Mayaren dantza joerak. Ez da esperientziarik behar, etorri gozatzera eta gure gaurko kultura ezagutzera gurean dugun profesionalik nabarmenentako baten eskutik. Jon Mayarekin batera gure unibertso liluragarrian murgilduko gara.

Ezabatu
Sarrera kopurua

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.

Categories: , Tags: ,