SORMEN OLA. Miren Amuriza eta Amaia Egidazu. Hitzak irudietan, irudiak hitzetan - 15€ - 15€
Aretoa | |
---|---|
Artistak | Amaia Egidazu, Miren Amuriza |
Eguna | |
Ordua | 9:30 – 15:00 |
Iraupena | 5 ordu |
Eduki mota |
Amaia Egidazu, Miren Amuriza
SORMEN OLA
Gazteentzako kultur transmisio tailerrak
16 eta 29 urte bitarteko gazteentzako tailer hauek Bizkaia Aretoan (EHU/UPV, Bilbao) antolatu dira.
Kultur profesional erreferentzialak izango dira tailerren gidariak.
5 orduko tailer hauetan (9:30etatik 15:00etara) parte hartzeko ez da esperientzia berezirik behar eta aukera dago ikastaro bakarra egiteko edo bostak.
Doan EHU/UPVko Bizkaiko Campuseko ikasleentzat.
MIREN AMURIZA eta AMAIA EGIDAZU
HITZAK IRUDIETAN. IRUDIAK HITZETAN. JOSKINTZA TAILERRA
Miren Amuriza bertsolaria eta idazlea eta Amaia Egidazu idazlea eta ilustratzailea batu dira hitzetan eta irudietan murgiltzen den tailer hau burutzeko.
Miren Amurizak hitzekin lan egiten du. Bertsolari handia izateaz gain, idazlea da. Hamaika liburu idatzi du gazteentzat eta nagusientzat “Basa” eleberria nabarmendu behar dugu. Amaia Egidazu, berriz, gaztetatik ditu gustuko arte plastikoak eta sormen-lanak. Etxepare saria irabazi zuen “Dorotea” lana egiteko, non natura, kultura eta tradizioa uztartzen dituen.
Horrela deskribitzen dute jarduna: esaldiak luzatu, moztu eta puntetatik korapilatzeko. Txaplatak zirri-marratzeko. Argazkiak urratu, konpondu eta berriz urratzeko. Berbak botoitzeko. Elkarren janzkiei barrenak hartzeko. Edo josteko kaxa mahai gainean irauli eta nahi duguna egiteko.