SORMEN OLA. Patxo Telleria. Sormen arte eszenikoetan
Aretoa | |
---|---|
Artistak | Patxo Telleria |
Eguna | |
Ordua | 9:30 – 15:00 |
Iraupena | 5 ordu |
Eduki mota |
Patxo Telleria
SORMEN OLA
Gazteentzako kultur transmisio tailerrak
16 eta 29 urte bitarteko gazteentzako tailer hauek Bizkaia Aretoan (EHU/UPV, Bilbao) antolatu dira.
Kultur profesional erreferentzialak izango dira tailerren gidariak.
5 orduko tailer hauetan (9:30etatik 15:00etara) parte hartzeko ez da esperientzia berezirik behar eta aukera dago ikastaro bakarra egiteko edo bostak.
Doan EHU/UPVko Bizkaiko Campuseko ikasleentzat.
PATXO TELLERIA
SORMENA ARTE ESZENIKOETAN
Patxo Telleria euskal arte ezenikoetan dramaturgorik nabarmenentako bat dugu. Maskarada taldean hasi zen orain dela lau hamarkada eta euskal antzerkigintzan bidegilea da. 30 antzezlan baino gehiago idatzi ditu. Teatrogilea izateaz gain, aktorea eta zinemagilea da.
Zinemagintzan bost filmen gidoi idatzi ditu eta horietako hiru zuzendu ere. Istorio egile oparoa da eta gidoigintzan maisua. Sarritan umorea da haren sormenen ardatza. Gaur egun, Tartean konpainiaren partaidea da eta euskal unibertsoan biziki ezaguna da Mikel Martinezekin egiten duen bikotea.
Tailerrean istorioak asmatzeko giltzak aztertuko ditugu eta praktikan jarriko ere.