SORMEN OLA. SARA ZOZAYA. Emoziotik Kantura - 15€ - 15€
Aretoa | |
---|---|
Artistak | Sara Zozaya |
Eguna | |
Ordua | 9:30 – 15:00 |
Iraupena | 5 ordu |
Eduki mota |
Sara Zozaya
SORMEN OLA
Gazteentzako kultur transmisio tailerrak
16 eta 29 urte bitarteko gazteentzako tailer hauek Bizkaia Aretoan (EHU/UPV, Bilbao) antolatu dira.
Kultur profesional erreferentzialak izango dira tailerren gidariak.
5 orduko tailer hauetan (9:30etatik 15:00etara) parte hartzeko ez da esperientzia berezirik behar eta aukera dago ikastaro bakarra egiteko edo bostak.
Doan UPV/EHUko ikasleentzat.
UPV/EHUko ikasleen izen ematea: posta elektroniko bat idatzi ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus helbidera eta adierazi izena eman nahi duzula.
SARA ZOZAYA
MUSIKARIA
Emoziotik Kantura
Urtarrilaren 27an, larunbatean
9:30 – 15:00
NOR DEN
Donostiarra musikari eta abeslaria da. The Roof taldearekin eman zion hasiera musikagintza-ibilbideari. Bakarlari moduan lehen disko luzea atera berri du, ‘Nara’ izenekoa eta oraintxe hasiko du izen bereko gira estatu osoan zehar. Gure Bazterrak promotora sortu zuen 2013. urtean Kimmu elkartearekin batera eta gaur egun jarraitzen du bertan lanean, artista ezberdinekin, haien bidean lagunduz.. Orain bakarka ibilbidea Merina Gris taldearen lanarekin partekatzen du.
TAILERRA
Musikaria izateko esperientzia kontatuko digu Zozayak. Nola sortu du bere ibilbidea eta nola eratu dute Merina Gris, azken aldian, sekulako oihartzuna hartu duen taldea.