SORMENAK ETXERA: TXORIA NUEN MAITE CD-a LORAZAINENTZAT DOAN

Artistak

Iñaki Salvador

Eduki mota

Eguna

SORMENAK ETXERA: TXORIA NUEN MAITE CD-a LORAZAINENTZAT DOAN

Iñaki Salvador

DOAN zuretzat, Lorazain!

 

Loraldiak erein duena 10 urte hauetan uzta sortu du. Festibalerako bereziki sortutako lan, emanaldi, kontzertu eta ikuskari batzuk produktu bezala forma hartu dute.

Urte hasieran Sormenak etxera martxan jarri genuen eta “Hautsi da Anphora Zuzenean CD bat” diskoa oparitu genizkien gure Lorazainei, haien babesa eskertzeko.

 

Loraldia Festibalean bizi izan dituzun une gogoangarriak, etxean gordetzeko harribitxiak, eskura jarri dizkizugu.

Orain, gure 10. urteurrena ospatzeko eta zure konpromisoa Loraldiarekin eta euskal kulturarekin eskertzeko, Iñaki Salvadorren “Txoria nuen maite” lana oparituko dizugu.

 

CD bat etxera helduko zaizu, bidalketa gastuak baino ez dituzu ordaindu beharko (5 €).

Eskaera egizu eta bertan bidalketa gastuak ordainduko dituzu. Urtarrilaren hasieran egingo ditugu bidalketak.

Eskaintza honek gure biltegian dugun CD kopurua bukatu arte iraungo du.

Eskatzeko azken eguna: 2023ko abenduaren 20a.

Eskerrik asko Lorazaina izateagatik. 

 

TXORIA NUEN MAITEri buruz

Mikel Laboaren musikaren inguruko lana da. Iñakik idatzitako eta CDaren edizio fisikoan agertzen den testu honek argi eta garbi azaltzen du musika-proposamena: “2016an telefonoak jo zuen. Bilboko Loraldia jaialdiko Imanol Agirre zen. Proposatu zidan Mikel Laboaren abestien inguruan kontzertu bat nire erara prestatzea.
Nik gogoko nituzkeen bi ahotsen ideia eman zidan, eta formatu txikian egiteko asmoa luzatu zidan, bi ahots eta bi instrumentista aritzeko moduko formatua. Hala egin nuen. Urte hartako Loraldiaren barruan laukoteak emandako kontzertua estreinatu genuen. Ordutik eta beste zazpi urtez proiektuak bizitza zoragarria izan du, gertuko eta urrutiko eszenatokietan plazaratuz eta entzunez.

 

Familia hazi egin zen, lau musikarietatik gaur egun osatzen dugun zazpi musikarietara pasa ginen eta, horrela, idatzi nituen jatorrizko moldaketa haiek gorpuzkeran, iradokizunetan eta dimentsioan hazi egin ziren. Egitasmo honek etorkizunean izango duen norabidea zein den jakin gabe, eta agian horrexegatik, lan hau grabatu eta argitaratu nahi izan dugu, horrela jasota utziz.
Mikelen musikak askatasun osoz hegan egitera eraman gaitu. Beti argi egon da, Mikel adiskidea: txoria zen zuk maite zenuena.”

 

Iñaki Salvadorrek moldatutako eta ondorengo musikariek interpretatutako Mikel Laboaren abestien 14 bertsio biltzen ditu diskoak:

Iñaki Salvador: pianoa, moldaketak eta zuzendaritza musikala.
Javier Mayor de la Iglesia: kontrabaxua
Ángel Unzu: gitarrak eta bouzukia.
Hasier Oleaga: bateria
Aitor Bravo: bateria
Ainara Ortega: ahotsa
María Berasarte: ahotsa

Ezabatu
Sarrera kopurua

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.