Teatro eguna: Izotza apurtzen den ertza

La Cuerda Teatroa
Eva Redondoren dramaturgia eta zuzendaritza
Olatz Beobide eta Maitane Perezen ekoizpena

Aitzin-solasa: La Cuerdaren estreinaldia baino lehen Aizpea Goenagak, sortzailea eta aktoreak, euskal teatroari buruzko testu bat irakurriko du, teatro eguna ospatzeko.

“Izotza apurtzen den ertza”: Gabriel García Marquezen errelato batean, Maysles anaien “Grey Gardens” dokumentalean, eta Fernando León de Aranoaren “Princesas” filman libreki inspiratutako antzezlana duzue.
Siberiako lur hotzetan bizi diren hiru emakumeen bizitza eta muturreko egoeretan izakiok har genitzakeen portaeren eredu batzuk eszenaratuko dira.
Testua poetikoa da eta ikusleak jostun lana egin behar du, istorioan ematen diren pertsonaien bizitzako pasarteekin.

Sarrerak

2019/03/27 19:30

Aretoaren informazioa

Campos Antzokia Bilbo

Bis, Calle de Bertendona, 3

Campos Antzokia

Bis, Calle de Bertendona, 3

Artistak

  • Olatz Beobide
  • Eva Redondo
  • Aizpea Goenaga
  • La Cuerda antzerki taldea
  • Maitane Pérez

Gehitu zure egutegira

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut