TEATRO EGUNEKO TEATRO-AFARIA. Irati Agirreazkuenaga, Arantzazu Sanz eta Andoni Mutiloa

TEATRO EGUNEKO TEATRO-AFARIA

Irati Agirreazkuenaga, Arantzazu Sanz eta Andoni Mutiloa.

Olatz Gorrotxategirekin elkarrizketa.

Komuna” umore-lan laburra. Irati Agirreazkuenaga eta Arantzazu Sanz
Esnatu naiz” kabareta. Andoni Mutiloa
Olatz Gorrotxategi teatrogilea gonbidatu berezia.

Mirigorri Kultur Elkartea (Gernika Lorategia, 27 – Miribilla auzoan)

(afaria + teatroa) 120 min

Sarrera: 25€ (L20 €) 

Menua: menestra, txahala-masailak eta flana + kafea eta ardoa/edariak.

 

Teatro Nazioarteko Eguna ospatzeko afari bat prestatu dugu. Teatro-afari bat, hain zuen. Miribilan dagoen Mirigorri Kultur Elkartean  giro onean ederto afaltzeaz gain, teatro esketxekin gozatzeko aukera izango dugu.

Mahai artean bi bikote azalduko dira. Zizka-misketan,”Komuna” teatro laburraren umorea, azkenburukoan, berriz, Irati Agirreazkuenaga eta Andoni Mutiloaren irudimen zorrotza.

Horrez gain, egun berean estreinatu den Lurrun Minez antzezlana zuzendu duen Olatz Gorrotxategi sortzailearekin berba egiteko aukera izango dugu. Teatroa platerean, teatroa mintzagai, teatro giroa… Horra hor teatroa ospatzeko hitzordu gastronomikoa.

 

*Mirigorri Kultur Elkatearekin elkarlanean

Aretoaren informazioa

Artistak

  • Irati Agirreazkuenaga
  • Arantzazu Sanz
  • Andoni Mutiloa

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut