TOPA DAGIGUN. PAULINE & JULIETTE. KANTAK eta BERMUTA
Aretoa | |
---|---|
Artistak | Imanol Sarasola, Juliette Alfonso, Pauline Junquet |
Aukerak | 13:00 |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 90 min |
Imanol Sarasola, Juliette Alfonso, Pauline Junquet
Pauline & Juliette bikotea eta Imanol Sarasola (Acha upeldegia)
Igande goiza, bermutaren ordua. Uztar ditzagun lurrin botanikoak eta euskal herri- kantak. Alde batetik, Acha upeldegi arabarreko bermutak. Euskal Herriko zaharrenetakoak omen dira eta Imanol Sarasolak gidaturik dastatze gozo-gozo batera gonbidatzen zaituztegu. Edalontzien topen artean, musika izango dugu lagun: Pauline & Juliette.
Iparraldeko bi kantari gazte dira. Pauline Junquet Kanbokoa da eta Juliette Alfonso Itsasun bizi da txikitatik, nahiz eta jatorriz Madagaskarrekoa izan. Orain dela zortzi bat urte Kanboko elizan kantatzen ezagutu zuten elkar eta ekin zioten ibilbide musikalari. Dagoeneko bi disko plazaratu dituzte. Herri-kantak hartu zituzten oinarri eta abiapuntu. Gaur egun euren kanta propioak ere abesten dituzte.
4 sarrera salgai
Lorazaina izan behar zara sarrera hau erosteko.