Rafa Eizagirre, Iñaki Maruri, Bitxor Pastor, Ander Sanchez
(klake + txalaparta + pianoa) 80 min
Klakea edo oholtza gainean zapatekin sortzen den erritmoa dugu ikuskizun harrigarri honen oinarria. Estatu Batuetako rhythm tap usadioa Euskal Herrira ekarriko dute txalapartarekin uztartuz. Honez gain, piano batek soinu banda jarriko dio ikuskariari. Errepertorioa oso anitza izango da: espatadantza jazz mundura eramanda, afrikar eta asiar erritmoak agertuko dira edota alakiketa bat umorez josiko dute. Musika eta dantza, biak batera ikuskizun bitxi, bakarra eta erakargarri batean.
Doako sarrera Lorazainentzat.
Sarrerak
Artistak
- Ander Sanchez
- Bitxor Pastor
- Iñaki Maruri
- Rafa Eizagirre