Izen emate epea zabalik
Udako sormen-egonaldi hauetan parte hartzeko lehen aurretiko izen-ematea bete behar duzu. Geroago, onartuen zerrenda burutuko dugu eta zurekin jarriko gara harremanetan. Onartuen artean zaudenean, egonaldiak ordaintzeko prozedura adieraziko dizugu.
Nori zuzendua: 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzat.
Ez da eskatzen kultur-esperientziarik. Baina ezinbestekoa da euskaraz bizitzeko gogoa izatea.
COVID egoerak unean uneko eskatzen dituen betebeharrak errespetatu beharko dira.
Egonaldiaren prezioa: 300 €
Zer eskaintzen den:
- Astelehenetik larunbatera (6 gau) lo egitea Trinkete Etxea Aterpetzeko gela partekatuetan.(toaila ez dago barne).
- Egunero gosaria eta bazkaria. (afaria ez dago barne).
- Abbadia Jauregirako bidaia eta bisitaldia.
- Egunero plazaratuko diren ikuskizunen sarrera.
Zalantzaren bat baduzu posta elektroniko honetara idatz dezakezu: elkartea@loraldia.eus
Larunbatean, ikasleek aste osoan zehar jaso diren emozioak eta esperientziak kaleratzeko aukera izango dute kale-performance labur bat plazaratuz Lekeitioko kaleetan. Jaso eta Eman, horrela da transmisioa.
Udaleku honetan azken jaia kalean gertatzen da.
Izen eman dutenen artean aukeraketa egingo da eta ekainean ordainketa eta behin betiko izen-ematea.
ANIMATU ZAITEZ ETA ZATOZ ESPERIENTZIA BEREZIA BIZITZERA