Verdes liburudenda akorduan

Bernardo Atxaga, Natxo De Felipe, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Miren Agur Meabe eta Patxo Telleria.
1972. urtean, garai latz eta ilunetan, Verdes Liburudendak ate bat zabaldu zion euskal kulturari. Javi Escuderok eta Asun Zuloagak liburuz inguraturik oasi erakargarri bat eratu zuten Bilboko 7 kaleetako bihotzean. Berehala liburudenda elkargune ezinbesteko bihurtu zen euskal kulturgileentzat: lehen ikastolako testu debekatuak, Euskaltzaindiaren eskariak, Atxaga eta Arestiren arteko aurreneko harreman historikoa…  eta akorduen laino artean Pott Bandaren sormen garaia ere azaltzen da. Ekinaldi honetan Verdes liburudendaren hainbat lagun batuko dira merezitako omenaldia emateko asmoarekin. Euskaltzaleok zorretan gaude eta eskertu behar diegu eman ziguten guztia.

Sarrerak

2019/03/24 12:30

Aretoaren informazioa

Arriaga Antzokia Bilbo

Plaza del Arriaga, 1

Arriaga Antzokia

Plaza del Arriaga, 1

Artistak

  • Bernardo Atxaga
  • Natxo De Felipe
  • Ruper Ordorika
  • Juan Carlos Perez
  • Miren Agur Meabe
  • Patxo Telleria

Gehitu zure egutegira

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut