XIBEROA KANTUZ LORATURIK. Aitzina Folk - 20€ - €
Artistak | Beñat Axiari, Julen Axiari, Maddi Oihenart, Mitxel Etxekopar, Eliane Héguiaphal, Ihitz Iriart, Jordi Cassagne, Pierre Vissler |
---|---|
Aretoa | |
Ordua | 19:00 |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 90 min |
Sarreren esteka | https://aitzinafolk.org/eu/evento/xiberua-kantu-loraturik/ |
Beñat Axiari, Julen Axiari, Maddi Oihenart, Mitxel Etxekopar, Eliane Héguiaphal, Ihitz Iriart, Jordi Cassagne, Pierre Vissler
Zuberoako kantu tradizionala ikuspegi garaikidez blaiturik eszenaratzen duen ikuskaria dugu “Xiberoa Kantuz Loraturik”.
Basa-aireak, kantuak eta irudiak uztartzen dira eszenan. Zuberoa gure ekialdean dago eta kantu-memoria luzea du. Denboran ibilitako oroimin hori sorkuntza anitzez elikatu da. Tradiziotik abiaturik gaur egungo kultura garaikide aberatsa loratu dute Pirinioaren ipar magaletan bizi diren sortzaileek.
Hemen dira Pastoralak eta Maskaradak. Hemen bizi ziren Etxahun-Iruri eta Pierre Topet Etxahun. Kantua arte eder bihurtu den lurraldea dugu Zuberoa. Herri-kantu hauen aberastasun esentzialarekin esperimentatzera gonbita luzatu nahi digu.
Emozio oldar izugarri bat. Ikuskizun hau gure bizi, amodio, esperantza, irri, negar eta umorearen bideetatik abiatzen den bidaia da. Ikusleekin partekatuko dugun bidaia. Bihotzetik bihotzera. Horretan, arima zuberotarra mezulari ezin hobea baitugu. Kantua gure nortasunaren pasaportea, gure arnasa eta gure arima da.