Zaratamo – Arrigorriaga

Non

Eguna

, , , ,

Zaratamo – Arrigorriaga

LILI BAT HARTU

 

“Lili bat hartu eta hostoz hosto erantzi” idatzi zuen Sarrionandiak eta Laboak kantatu. Hostoz hosto, herriz herri Loraldia badabil. Loraldiaren haziak lau haizetara barreiatu dira eta Arrigorriaga-Zaratamo eremuan hartu dute lur.

 

Gure kultura garaikidearen plaza zabalduko dugu haratago. Zaratamon hasi eta Arrigorriagan amaituko da. Arragoa izango da. Musika, literatura, zinema, bertsolaritza, teatroa, gastronomia… uztartuko dira bost egun zoragarrietan.

 

Geroari begira jarriko gara. Euskal iruditeri berria plazaratuko dugu eta hamaika emozio biziko dugu elkarrekin. Kultur festa biztu da. Arrigorriaga eta Zaratamo, biak ala biak, loratuko dira udazkenean. Ezina ekinez egina. Liluragarria izango da!

 

Alaine Agirre, Olatz Salvador, Amaia Agirre, Pauline & Juliette, Imanol Sarasola, Iratxe Fresneda, Joseba Sarrionandia, Maider Altuna, Arkaitz Zipitria, Ines Osinaga, Iñaki Salvador, Ainara Ortega, Angel Unzu, Maria Berasarte, Kukai, Javier Mayor de la Iglesia, Hasier Oleaga.

Antolatzaileak
Sustatzailea
Babesleak

Loraldia Plazarik Plaza! zure herrira hurbiltzeko interesaturik zaude?

Jar zaitez gurekin harremanetan

 

elkartea@loraldia.eus

Categories: ,