Pello Reparaz, Gorka Pastor, Leire Colomo eta Iban Larreburu
Zetak taldeak “Zeinen ederra izango den” diskaren ikuskizuna plazaratuko du Arriagako eszenatokian. Pello Reparaz musikariak sortu du proiektu ikusgarri hau musika elektronikoa euskaraz egiteko xedearekin. 2019ko ekainean kaleratu zuen lehen kanta eta 2020ko Gaztea Sarietan hiru sari eraman ditu Zetakek: talde onena, zuzeneko onena eta konfinamenduko kantu/bideo onena. “Zeinen ederra izango den” kaleratu duen bigarren lana da eta talde nafarrak adierazi du “hankak lurrean sentitzeko” kaleratu dituela kanta hauek. “Asko dira faltan botatzen ditugun gauzak. Baina aukera dugunean, pantaila-aurreko orduak gutxitu eta garagardo bat hartuko dugun txikitako lagun harekin”.
Lan honen sortze-prozesua oso kolaboratiboa izan dela nabarmentzen du Reparazek. Momentua da: bidera dezagun bizitako guztia itxaropen bidera. hau guztia pasatuko da eta ikusiko dugu Zeinen Ederra Izango Den.
Aretoaren informazioa
Arriaga Antzokia Bilbo
Plaza del Arriaga, 1
Arriaga Antzokia
Plaza del Arriaga, 1
Artistak
- Zetak