MUGA DEITZEN DA PAUSOA (Maider Oleaga) eta ANTI (Josu Martinez)

Zinemari dagokionez, edizio honetan bi film pantailaratuko ditugu; Maider Oleagaren ‘Muga deitzen da Pausoa’ eta Josu Martinezek zuzendutako ‘Anti’ film laburra.

Nor-nori-nork taula sortzeaz gain, frankismopean donostiar umeei klandestinitatean euskarazko eskolak ematen zizkien Elbira Zipitriak. Maider Oleagak film bat egin behar izan zuen, hura nor zen guk jakiteko. Bere pelikulan, Oleagak bi garai desberdinetan jaiotako emakumeen bideak gurutzatzen ditu etxe baten barruan, Elbirarena eta berea. Desbideraketak, edertasun formal eta poetikoa duen artefaktu bat sortzera eramango du Oleagak. ‘Muga deitzen da pausoa’ Xixongo Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen eta Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia.cat jaialdian dokumental onenaren saria irabazi zuen.

‘Anti’ film laburrak, berriz, Argentinan, Madrilen, Bilbon eta Lekeition saritutako Josu Martinezen lan hau Baxenafarroko Bizkarsoroko herrixkako eskola batean kokatzen da 1921eko neguan. Euskaraz berba egiten duten ikasleak ANTI izeneko ziri mutur batekin markaturik izango dira, juduak edo agoteak bezalaxe.

 

Aretoaren informazioa

Arte Ederren Museoa Bilbo

Museo Plaza, 2

Arte Ederren Museoa

Museo Plaza, 2

Artistak

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut