– EUSKAL KULTURA GAUR –
Dantza eta bertzolaritza
90 min
Loraldia Festibalaren 2021eko edizioko Esperientzia Digitala honetan geure iruditeria berrian dzanga egin dugu. Nola ikusten dugun euskaldunok geure burua.
Txapela eta txistuaren garaiak aspaldian gainditu genituen eta gaur egun hamaika proposamen estetiko eta hamaika gogoeta egiten dugu euskaldunon unibertsoari buruz. Tradizioa traizioa dela esan ohi da. Guk esango genuke eraberritzen duen herria ez dela inoiz hilko. Bestela esanda, berritu ala hil.
Bidezidor honetan Errimak bi oinetan aurkitu dugu. Haatik taldearen sorkuntza zirraragarria.
Lemazain Aiert Beobide. Ilaski Serranorekin aritu da solasean.
Gaia, mamitsua: Nola ikusten dugu geure burua euskaldunok?
Tartean Alberto Santanaren ekarpena izan dugu, euskaldunon inguruan dauden arketipoak aztertu dituela. Eta baita euskal kultura eta munduko beste kulturen arteko elkar eragitea aztertuko ditu.
*SGAE Fundazioaren babesarekin