Artebeer + Tabernaria

Artebeer + Tabernaria

Artisau-garagardoa eta Mikel Martinez
Garagardo dastatzea + teatro laburra
 
Basquery-k sortzen duen artisau-garagardoa dastatzea eta Mikel Martinezek “Tabernaria” teatro laburra ikustea. Horra hor arratseko hitzordu erakargarria.Basquery egitasmoak gastronomia kosmopolita lantzen du, “ondo jan, edozein ordutan” lelopean. Taberna-jatetxean berton garagardo lantegia dago eta bertoko hiru kaña dastatzeko aukera izango dugu (Golden Ale, Marzen eta IPA), fabrikazioaren ezaugarriak azaltzen dizkiguten bitartean. Garagardoaren zaporea eta usaina ahoan izanik “Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña” teatro laburra dastatuko dugu. Patxo Telleriak idatzitako testua Mikel Martinezek plazaratuko du Besquery-ren mahaien artean. Biek, dastatzeak eta teatroak, garagardo edariaren bideetatik eramaten gaituzte.