Archive

Diagonalean kokatu da Mizel Theret, Iparraldeko dantza sortzailerik garaikidenetakoa. Orain bi edizio “Lekeitioak” estreinatu zuen gure festibalean, gaur, berriz, “Diagonalean zehar” koreografia plazaratuko du estreineko aldiz. Esku pilotarien keinua du abiapuntu. Pilotariaren keinu hori testuingurutik atera eta moztu egingo du koreografoak. Gero mugimendu horiek dantza...

Miren Agur Meabe Amorante eta Aitor Gametxo Eneritz Artetxeren zuzendaritzapean (poesia + musika + ikus-entzunezkoak) 60 min   Miren Agur Meabek poema berriak plazaratuko ditu. Zain geunden poemazaleok, hamar urte igaro baitira uzta berria jasotzeko. 2000. urtean Azalaren Kodea poema liburuak ikusi zuen argia; 2010ean, berriz, Bitsa eskuetan lanak; 2020an,...

Iker Diaz Letamendi eta Adolfo Garcia Gorria   Bob Dylan artista eta literaturgilerik bikainenetakoaren omenez antolatutako ikuskizuna da. Bertan Minesotako kantautorearen zenbait kantu hilezkorren letrak euskaraz entzun ahal izango dira: Blowin’ in the Wind, Masters of War, A Hard Rain’s A-Gonna Fall, Desolation Row, Hurricane, Dignity...

Astebetean panderoa ikasteko metodoa eta DVDa eskaintzen du liburu honek, baina, horrez gain, Leturiak bere bi panderorekin izandako elkarrizketa, non bere ibilerak kontatzen dituen, trikitilarien munduko ohiturak eta bitxikeriak azalduz, abentura xelebre eta pasadizo mundialekin batera. Aurkezpen hau ELKARREN eskutik antolatzen da. Elkar Dendatik Itsasmuseumera...

Garbiñe Ubeda, Onintza Enbeita, Maddalen Arzallus eta Don Inorrez Gai jartzailea: Amaia Agirre   Garbiñe Ubeda idazleak etorkizunari buruzko testu libre bat idatzi du Loraldiak eskatuta. “Zaharkitze programatua” eman dio izen. Testuaren irakurraldiari Don Inorrez taldeak (Imanol Ubeda, ahotsa eta gitarra, Karlos Aranzegi, bateria, Lutxo Neira, baxua eta...

Galder Perez (dramaturgia) Olatz Gorrotxategi (zuzendaritza) Pelayo Serrano, Gaizka Chamizo eta Jon Koldo Vazquez (aktoreak) Joseba B. Lenoir (musika)   Lurrun artean parranda orgasmikoa izan nahi du gauak baina denborarekin euren artean larrutzen bukatuko dute. Hiru mariken arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Orain dela urte bete, Galder Perezek...

Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbe (poesia-performance)    Iñigo Astiz idazlearen “Analfabetoa” liburua ixten duen testua oinarri hartuta, mende honen mamuei eta itxaropenerako zantzuei eskainitako poema irakurketa eszenikoa prestatu dute Astizek berak eta Mikel Ayerbek: Högeitavat. Nahasian doaz alor intimoa eta soziala irakurketan. Poesia da saioaren muina, baina egileek...

Xabier Zeberio, Lorena Núñez, Francisco Herrero eta Iván Carmona Aukeran dantza konpainia eta Amaia Elizaran, Aitor Etxebarria, Iñigo Egia, Natxo de Felipe, Anton Latxa & Bixente Martinez, Oreka TX talapartariak.   Nahiz eta hari laukote honek formazio klasikotik abiatu, sortzen duten musika haratago doa. Sensibilitatea, soiltasuna, tradizioa eta...

Thierry Biscary Kalakan taldetik aldendu zenetik musika proiektu erakargarriak plazaratzen ibili da. Ibilbide pertsonal honetan “Muda” izeneko proposamen artistikoa dakar. Kantari  baxe nafarrak azalmamiak urtez urte kendu ditu, suge batek egin lezakeen bezala eta prozesu hori alegiazko zein egiazko istorio batzuei esker kontatzen dizkigu. Uxue...

Petti & Banda (Juantxo Zeberio eta Et incarnatus orkestrako kideak)   Pentsamendua, poesia eta doinua batzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Pettik, goi-mailako musikariz inguratuta. Hain zuzen, hedabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen Noam Chomskyk pentsalariak. Hamar estrategia destilatu, eta poesia bihurtu ditu Harkaitz Canok. Eta kanta ez, gezi...