Mundubira. Elkano, Primus

500. urtemugan plazaratzen den teatro-lana

500. URTEMUGA

2019an betetzen da Lehen Mundu Bira espedizioaren irteeraren 500. urteurrena. Hona hemen ezinezko bidaia historiko haren gertaeretan oinuarrituriko teatro-lana.

ARGUMENTUA

Juan Sebastian Elkano itsasgizona azken orduetan dago. Ozeano Barearen erdi erdian sukar-ametsetan nabigatzen gogora ekarriko ditu lehen mundu biraren gertaerak, ondoan duen Bermeoko itsasmutilaren laguntzarekin.

Gorriak ikusi zituzten hiru urteko ezinezko bidaia hartan. Sevillatik bost nao itsasoratu ziren eta bakar bat itzuli zen: Victoria izenekoa. Itsasontzi hau Ondarrun burutua zen, bost itsasontzi haietatik hiru euskaldunak bitziren. Gainera, Lehen Mundu Bira bete zituzten 18 marineletik 4 euskaldunak ziren: Juan Sebastian Elkano kapitainaz gain hiru bizkaitar.

Espeziak, Patagoniaren itsasartearen aurkikuntza, gosea, Magallanesen heriotza, matxinadak, konkistak… Mundua biribila dela frogatzen duen lehen bidaia. Berpizkundearen hasiera. Baita XVI. mendeko Euskal Herria itsastarra aldarrikatzen duen istorioa ere.

ARTE ESZENIKOAK

Teatro-lan honen eszena aktoreen interpretazioak eta musikak osatzen dute.

Alde batetik, hiru aktorek bakarrizketen bidez istorioa kontatuko dute.
Beste aldetik, musikari bik antzezlanaren soinu banda jarriko du: musikaraia eta kantaria.

Soinu bandari dagokionez esan, XVI. mendeko giroa islatu nahi dugula, garaiko baladen bidez. Euskal balada historikoak ditugu teatro-lan honen ardatz ikusgarria. Biolina izango da balada hauen lema.

LORALDIAREN EKOIZPENA

Teatro-lan hau ez da Loraldiaren aurreneko ekoizpena. Loraldiak kultur industria sustatzeko du helburu eta honen ondorioz hainbat ekoizpen plazaratu du azken lau urte hauetan.

2018an “Anton Abbadia. Dublinetik Hendaiara” antzezlana estreinatu genuen udaberriko festibalean. Formatu txikiko ikuskizuna, non musika eta interpretazioa uztartzen diren. Bide beretik dakar “Mundubira. Elkano, Primus” ekoizpen propioa.

Beraz, formatu txikiko antzerkia da non musikak espazio nabarmena hartzen duen.

TRANSMISIOA HELBURU

Teatro-lan honek transmisioa du helburu. Euskal Herriko historia ezagutaraztea ezinbestekoa dela gure uste apalean.

Hori dela eta, teatro lanak jende gazteari begira jarri da. Ikasleentzako emanaldiak antolatuko dira eta hauekin batera gida pedagogiko bat argitaratuko da.

ESTREINALDIA

2019ko martxoaren 22an, ostiralarekin, Euskalduna Jauregian estreinatuko da. Loraldia Festibaleko ekoizpena da.

FORMATUAK

Sormen honek hiru formatu eskainiko ditu:

  • antzokietan eszenaratzeko lana
  • ikasleei begira egindako emanaldiak (gida pedagogikoa lagun)
  • museoetan egiteko formatua (eszenografia barik)

 

KONTRATAZIOA:

Posta elektronikoa: produkzioa@loraldia eus
Telefonoa: 609 461 134

Información relevante

Ekoizpen-mota:
Musika eta teatroa.
Produkzioa: Loraldia Kultur Elkartea.
Gidoia:
Patxo Telleria
Eszena zuzendaria:
Karlos Panera
Artistak:
Iñigo Aranburu, Xabi Ortuzar, Ainara Ortega eta Nerea Alberdi
Iraupena:
50 minutu
Dossierra:
hemen sakatu

Artistas

  • Iñigo Aranburu
  • Xabier Ortuzar
  • Nerea Alberdi
  • Karlos Panera
  • Patxo Telleria
  • Ainara Ortega

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut