-->

Zer da

Gaurko gazte eta haurrak biharko gure kulturaren errealitatea eratuko dute. Beraz, gure ahalegina da gazteak eta haurrak txertatzea euskarazko kulturaren unibertsoan, eduki erakargarri, integratzaile eta ospetsu batekin identifikatuz.

Gure asmoa euskaraz garatutako kultura garaikidea transmititzea eta ezagutzera ematea da, eskola adinetako pertsonen artean, haur hezkuntzatik unibertsitatera.

Helburu nagusiari beste batzuk eransten zaizkio, esaterako:

  • Euskararen erabilpena sustatzea.
  • Sormena suspertzea.
  • Euskal kultura garaikidea ezagutaraztea.
  • Euskal kulturarekiko atxikimendua lantzea.
  • Adierazpena (ahozkoa eta gorputzaren bidez) lantzea.
  • Kultur diziplinak ezagutu eta praktikatzea.
  • Elkarlana lantzea.
  • Kulturartekotsuna eta aniztasuna lantzea.

Dinamika

Eskola garaian dauden ume eta gazteentzat bereziki egindako programazioa eskaintzen dugu, egungo gazteen motibazioekin, baliabideekin eta errealitateekin konektatzea duena.

Proiektu bakoitza gida pedagogiko bat dauka, dinamika laguntzen duena, baina moldatu egiten da uneko ikastetxe eta klase bakoitzaren arabera.

Sormen lanak bultzatzen ditugu gehien bat, non garrantzitsuena prozesua eta esperientzia dira, eta ez horrenbeste amaierako emaitza.

Gure eskaintza

Lore Jokoak

Lehen hezkuntzako azken urtetako ikasleentzat ibilbide sortzaile bat proposatzen du, pastoral zuberotarraren ohiko formatua eta gazteen adierazpen artistiko abangoardistenak zein ohikoenak euren artean fusionatzeko, ikusleriari aurkeztuko zaion produktu original bat sortzeko helburuaren arabera. Prozesuak 22 saio hartzen ditu barne,7 hilabetetan zehar garatzen direnak. Ibilbidean kanpoko artistak eta profesionalak parte hartzen dute.

Ttipia

5 urteko ikasleentzat pentsatutako jarduera, hilabete batean garatutako 4 saiorekin, saio bakoitzaren iraupena 2 ordukoa izanik. Saiotan zehar, ikasleek 4 diziplinetako (pintura, eskultura, marrazkia eta argazkigintza) artista plastikoen lana ezagutuko dute eta praktikari ekingo diote, amaieran erakutsi egingo diren euren lan propioak sortuz.

Kamera, Sartu!

DBH 3 eta 4 mailetako ikasleentzat pentsatutako jarduera. 3 hilabeteko epean garantzeko, asteko saio batekin. Euskal kultura garaikidearen inguruan dauden ikusi-entzunezkoen bitartez, euskal kultura garaikidearen inguruko perspektiba hala nola iruditegi ahalik eta globalenak aurkeztuko zaizkie. Prozesuan, ikasleek ikus-entzunezko bat sortu beharko dute; euskal kultura garaikidearen inguruko gai bat jorratuz.

7 kanta, 7 lur, 7 istorio

Gure kantutegian oso ezagunak ez diren kantak berreskuratzeko proiektua da. Kanta bakoitza tokian tokiko sorterriarekin lotzeaz gain, erreferente kultural batekin lotzen da.

Izan zaitez Lorazaina!

Izan zaitez Lorazaina!

Zurekin partekatu nahi dugu gure primaderako Festibalaren esperientzia, gure artisten berriak, Euskal-Herri guztian plazaratu nahi ditugun produkzioak, Eskola proiektuan landu nahi ditugun ekimen berriakā€¦ eta noski, zu entzun eta sentitu nahi zaitugu. Euskal kultura garaik Loraldia euskal kultura garaikidea jarraitu eta disfrutatu nahi duen pertsona ororen bilgunea izan nahi du.