Loraldia Eskola

ESKOLA PROIEKTUAK

Sei egitasmo ezberdin proposatzen ditugu. Hartzaile talde ezberdinetara zuzentzen da hauetako bakoitza eta helburu ezberdinak betetzea du helburu. Ikastetxe bakoitzean gauzatzerakoan zentro horrek dituen behar zehatz eta ikuspuntu, zein egoerara moldatuko dugu. 

METODOLOGIA

SORMENAK PROPOSATUZ BURUTZEN DUGU TRANSMISIOA

 

Garrantzitsuena prozesua eta esperientzia dira; ez horrenbeste amaierako emaitza.

Egitasmo bakoitza, dinamikaren lagungarri den gida pedagogiko didaktiko bat dauka lan prozesua errazteko, talde bakoitzaren arabera moldagarria dena. Hala ere, haur eta gazteentzat interesa pizten dituzten esparru eta praktikak kontuan hartuz, proposatzen dira saioak. Saio dinamikoak, sormenezkoak, inprobisaziozkoak, emozioz betetakoak, asanblearioak… guztizko inplikazioa eskatzen eta eragiten dituztenak. 


Gida pedagogikoa esku artean haur eta gazteek, hezitzaileak edo irakasleak emandako jarraibideak jarraituz, tresna desberdinak erabiliz, sormen prozesu baten parte izango dira.

 

Sormen bidean, proiektuaren arabera, sortzaile eta ekoizpen profesional batzuen laguntza jaso dezakete.

 

TTIPIA
LOREKOLORE
AIREAN
7 KANTU
LORE JOKOAK
KAMARA SARTU
Loreak tailerretan
LOREAK TAILERRETAN

GURE ESPERIENTZIA | 8 ikasturte 28 ikastetxe 41 egitasmo 2.141 ume / gazte 6 proiektu 32 ikuskizun 11 erakusketa 

TESTIGANTZAK

Euskal kultura sustatzea gure proiektu pedagogikoaren parte garrantzitsuenetako bat da, eta haurretan esperientzia hori berate ahah izatea, guztiz aberasgarria

Idoia Zuazo / Andra Mari Ikastolatik

Sorkuntza bat hasieratik eta bukaerarte ein dogu, eta nori itzela da. Izugarrie izen da lana baina merkezi izen dau

Rakel Etxeandia / Gernikako San Fidel Ikastolatik