HELBURUA: Euskal kantutegiaren ezagutzan, interpretazioan, eta sormenaren atzean dagoen munduan, dauden kantu, lur eta konexio anitzak transmititzeaz, eta interpretazio, sormen eta konexio berri eta gaurkotuak sortzean datza.
HARTZAILEAK: DBHko 3. edo 4. mailako gazteak.
IRAUPENA:6 hilabete eta astean saio bat. Guztira 14 saio.
EDUKIAK: Gure kantutegian eta, batez ere, gazteen belaunaldien artean hain ezagunak ez diren kanten transmisioan datza proiektua. Kantuen letra eta doinuak, bertsio desberdinak eta abar ikasteaz gain, kantu hoien testuinguruaz eta sinbologiaz arituko gara. Transmisioaren hariaren galtzearen eta egungo globalizazioaren arteko loturaz hausnartzeko helburua ere badu.