– EUSKAL KULTURA GAUR –
HELBURUA: Euskal kantutegiaren ezagutzan, interpretazioan, eta sormenaren atzean dagoen munduan, dauden kantu, lur eta konexio anitzak transmititzeaz, eta interpretazio, sormen eta konexio berri eta gaurkotuak sortzean datza.
HARTZAILEAK: DBHko ikasle guztientzat.
IRAUPENA: ikasturte oso bat
EDUKIAK: Gure kantutegian eta, batez ere, gazteen belaunaldien artean hain ezagunak ez diren kanten transmisioan datza proiektua. Kantuen letra eta doinuak, bertsio desberdinak eta abar ikasteaz gain, kantu hoien testuinguruaz eta sinbologiaz arituko gara. Transmisioaren hariaren galtzearen eta egungo globalizazioaren arteko loturaz hausnartzeko helburua ere badu.
METODOLOGIA: Kantuak abesten ikasteko, eta beraien testuinguruaz ezagutzak jasotzeko, horretan jantzia den profesional batekin musika saioak izango dituzte bi hilabetetan zehar astean behin. Hori jasota, ikuskizuna edo sormen lana sortzeko, antzerki, zuzendaritza eta ekoizpen bati lotutako lan guztiei dagozkien saio praktiko puntualak burutuko dituzte.
SORMEN LANA: Kantuz eta kantuen interpretazioaz arduratuko den ikuskizun bat egikaritzea.
2017-18 ikasturtean Lauro Ikastolak Loraldia Eskola proiektuan parte hartu zuen eta 7 kantu, 7 lur, 7 konexio ikuskizuna antzeztu zuen. Euskal kantutegiaren transmisioa landu zuten egitasmo honetan. Emaitza martxoaren 23an eskaini ziguten, Loraldia Festibalaren laugarren edizioaren programazioaren baitan.