AIREAN

HELBURUA: Euskal musikaren transmisioan eragitea helburu. Beti ere, sormenetik eta sortuz.

 

HARTZAILEAK: Lehen Hezkuntzako 2.zikloko ikasleak: LH3 eta LH4

 

IRAUPENA: Hiruhilebetekoa. Hamabostero saio bat. Guztira 6 saio


EDUKIAK:  80. hamarkadan jarrita abiapuntua, gaur egunerarteko bidai musikal bat egingo dugu. Musika generoak, estiloak, artistak, kantak, modak; genero gehientsuenetan sortzen da euskaraz eta musikan. Beraientzat erakargarriak, errazak, ederrak izan daitezkeen ideiak proposatuz, beraien nahi eta kezkei lotutako testuak dituztenak, barregarriak, irudimentsuak, desberdinak eta motibatzialeenak aukeratuz egingo dugu transmisioa.

Loraldia Eskola - airean
Loraldia Eskola - airean

METODOLOGIA: Irrati saio eszenografia batean, hezitzailea kazetari lanetan, proposamen desberdinak egingo dizkio taldeari, transmisioa burutuz, eta aldi berean, elkarrizketa, hausnarketa, iritzi eta irrati saio dinamiko bat sortuz. Transmisioa eginda, kanten TOP LORALDIA zerrenda osatu beharko dute. Kanta irabazlearekin, taldea bitan banaturik, sormen faseari ekingo dio. Eskolan jarraikortasuna eskatzen duen egitasmoa da, irrati saio eta podcast-aren antolaketa lotzeko orduan.


SORMEN LANA: Top Loraldian irabazle irtendako kantaren inguruko podcast bat eta dantza bat sortu beharko dituzte. Grabazioa zuzenean eskolako beste ikasle batzuen aurrean grabatuko da eta familiei ere emailez bidaliko zaie.

Proiektuak
TTIPIA
LOREKOLORE
AIREAN
7 KANTU
LORE JOKOAK
KAMARA SARTU
Loreak tailerretan
LOREAK TAILERRETAN