– EUSKAL KULTURA GAUR –
Gaurko gazte eta haurrek, biharko gure kulturaren errealitatea eratuko dute. Beraz, gure ahalegina, eduki erakargarri, integratzaile eta ospetsuak identifikatuz, haurrak eta gazteak, euskarazko kulturaren unibertsoan txertatzean dago, helburu hauek lortzeko:
Garrantzitsuena prozesua eta esperientzia dira; ez horrenbeste amaierako emaitza.
Proiektu bakoitza, dinamikaren lagungarri den gida pedagogiko didaktiko bat dauka lan prozesua errazteko, talde bakoitzaren arabera moldagarria dena. Hala ere, haur eta gazteentzat interesa pizten dituzten esparru eta praktikak kontuan hartuz, proposatzen dira saioak. Saio dinamikoak, sormenezkoak, inprobisaziozkoak, emozioz betetakoak, asanblearioak… guztizko inplikazioa eskatzen eta eragiten dituztenak.
Gida pedagogikoa esku artean haur eta gazteek, monitoreak edo irakasleak emandako jarraibideak jarraituz, tresna desberdinak erabiliz, sormen prozesu baten parte izango dira.
Sormen bidean, proiektuaren arabera, sortzaile eta produkzio profesional batzuen laguntza jaso dezakete.
Hauek dira orain arteko datu nabarmenenak:
6 ikasturtetako esperientzia daukagu
18 ikastetxetan izan gara
1.100 ume eta gaztetik gora parte hartu dute
6 proiektu ezberdin burutu ditugu
13 ikuskizun (publikoari zuzenduak) egin dira
6 erakusketa publiko egin dira
Idoia Zuazo / Andra Mari Ikastolatik
Rakel Etxeandia / Gernikako San Fidel Ikastolatik
Datozen hiru urteetarako bost egitasmo ezberdin proposatzen ditugu. Hartzaile talde ezberdinetara zuzentzen da hauetako bakoitza eta helburu ezberdinak betetzea du helburu. Ikastetxe bakoitzean gauzatzerakoan zentro horrek dituen behar zehatz eta ikuspuntu, zein egoerara moldatuko dugu.
Loraldia Eskolak euskal kulturaren transmisioa bideratzen du hezkuntza arloan. Ezagutu nahi duzu zein motatako proiektuak bideratzen ditugun?