Gure eskaintza

Lore Jokoak

Lehen hezkuntzako azken urtetako ikasleentzat ibilbide sortzaile bat proposatzen du, pastoral zuberotarraren ohiko formatua eta gazteen adierazpen artistiko abangoardistenak zein ohikoenak euren artean fusionatzeko, ikusleriari aurkeztuko zaion produktu original bat sortzeko helburuaren arabera. Prozesuak 22 saio hartzen ditu barne, 7 hilabetetan zehar garatzen direnak. Ibilbidean kanpoko artistak eta profesionalak parte hartzen dute.

Proiektuaren ezaugarriak ikusi

Ttipia

5 urteko ikasleentzat pentsatutako jarduera, hilabete batean garatutako 4 saiorekin, saio bakoitzaren iraupena 2 ordukoa izanik. Saiotan zehar, ikasleek 4 diziplinetako (pintura, eskultura, marrazkia eta argazkigintza) artista plastikoen lana ezagutuko dute eta praktikari ekingo diote, amaieran erakutsi egingo diren euren lan propioak sortuz.

Proiektuaren ezaugarriak ikusi

Kamara, Sartu!

DBH 3 eta 4 mailetako ikasleentzat pentsatutako jarduera. 3 hilabeteko epean garantzeko, asteko saio batekin. Euskal kultura garaikidearen inguruan dauden ikusi-entzunezkoen bitartez, euskal kultura garaikidearen inguruko perspektiba hala nola iruditegi ahalik eta globalenak aurkeztuko zaizkie. Prozesuan, ikasleek ikus-entzunezko bat sortu beharko dute; euskal kultura garaikidearen inguruko gai bat jorratuz.

Proiektuaren ezaugarriak ikusi

7 kanta, 7 lur, 7 konexio

Gure kantutegian oso ezagunak ez diren kantak berreskuratzeko proiektua da. Kanta bakoitza tokian tokiko sorterriarekin lotzeaz gain, erreferente kultural batekin lotzen da.

Proiektuaren ezaugarriak ikusi