2022- 2024 Proiektuak

Kamara Sartu!

HELBURUA: Gure kulturaren inguruko ikus-entzunezkoez baliatuz, eta berauek aztertuz, Euskal Herrian eta euskaraz, gaur egiten den kulturaren argazki orokor baten transmisioa bermatzea; trukean, gaurko kulturaren ikus-entzunezko bat sortuz.

 

HARTZAILEAK: DBHko azken zikloko eta batxilergoko ikasleak.

 

IRAUPENA: 3 hilabete eta astean saio bat, 12 guztira.

 

EDUKIAK: Euskal kultura garaikideaz dauden dokumental, saiakera audiobisualak, performanceak, albisteak, telesailak, bideoklipak, multimedia galeriak etabarrak ezagutuz, ikertuz, ikuskatuz, gaur egungo eta beraien gertuko errealitatera moldatu beharko dute sorkuntza.

METODOLOGIA: Gaurko euskarazko kulturaren inguruko ikus-entzunezkoak aztertu, ikuskatu eta hausnartuko dituzte, modu ireki eta kritiko batean. Biltzen dituzten baliozko baliabideei esker, egungo eta beraiengandik gertu sentitzen duten kulturaren inguruko ikus-entzunezko bat sortuko dute; beti ere, modu kooperatiboa eta sortzailea, gailenduz.

 

SORMEN LANA: Gehienez, 5`ko iraupena izango duen ikus-entzunezko bat sortu beharko dute; baita ikuslego zabal baten aurrean egin beharreko aurkezpen publikoa ere.

 

PREZIOA: 2.000€.

Proiektuak
Lore Jokoak
Ttipia
Kamara Sartu
7 kantu, 7 lur, 7 konexio
Lorekolore