Loraldia Eskola proiektua

Zer da Loraldia Eskola

Gure asmoa euskaraz garatutako kultura garaikidea transmititzea eta ezagutzera ematea da, eskola adinetako pertsonen artean, haur hezkuntzatik unibertsitatera

Gaurko gazte eta haurrak biharko gure kulturaren errealitatea eratuko dute. Beraz, gure ahalegina da gazteak eta haurrak txertatzea euskarazko kulturaren unibertsoan, eduki erakargarri, integratzaile eta ospetsu batekin identifikatuz.

Eskola garaian dauden ume eta gazteentzat bereziki egindako programazioa eskaintzen dugu, egungo gazteen motibazioekin, baliabideekin eta errealitateekin konektatzea duena.

Sormen lanak bultzatzen ditugu gehien bat, non garrantzitsuena prozesua eta esperientzia dira, eta ez horrenbeste amaierako emaitza.