2022- 2024 Proiektuak

Lorekolore

HELBURUA: Gure kultur aniztasunaren emari oparoa ezagutaraztea du helburu. Beti ere, sormenetik eta sortuz.

 

HARTZAILEAK: Lehen Hezkuntzako 1go zikloko ikasleak (LH1/LH2 eta LH3).

 

IRAUPENA: 6 hilabete eta astean saio bat. Guztira 22 saio.

 

EDUKIAK: Hilabetean kultur gai bat abiapuntu hartuz, egun haurrentzako egiten den gure kultur aniztasunaren transmisioa egingo dugu. Haurrentzako ikuskizunak (ipuin kontaketa ilustratuak, antzerkiak, musikalak eta zirkua), kantagintza, musika tresnak eta dantzak ezagutuz. Beti ere, gure kulturak beste kulturetatik jaso dituenak, beste kulturetatik dituen antzekotasunak, eta bihurtu den kultur anitz eta gaurkotua azalaraziz.

METODOLOGIA: Gure kulturaren emari diren eta haurren egunerokoaren parte diren sormen lan, kanta, musika doinu, dantzetaz baliatuz, (ikus-entzunezkoen bitartez, audioez, zuzeneko emankizunetaz: artista gonbidatuak izango ditugu), sormen prozesua lorez-lore sortzen joango gara. Metodologia parte hartzailea, elkarlanekoa, komunikazio handikoa eta guztiz inklusiboa izango da. 4 hilabetez elkarrekin loreei koloreak jarriko dizkiegu, azken bi hilabeteetan, lorekolore sortuz.

 

SORMEN LANA: Mural baten aurkezpen musikatu dantzatua. Haurrek amestutako murala, grafitero batek egi bihurtuko du. Horrez gain, aurkezpenerako, musika, dantza eta zirkoa jarriko diote.

 

PREZIOA: 2.800€.

Proiektuak
Lore Jokoak
Ttipia
Kamara Sartu
7 kantu, 7 lur, 7 konexio
Lorekolore