Elkano 3.0 – Unitate didaktikoa

Mundubira-ELKANO Unitate Didaktikoa

 

Loraldia Kultur Elkarteak Mundubira. Elkano, Primus antzezlana sortu du 2019an. Antzezlan hau Loraldia Festibalaren 5. edizioaren programazioaren baitan estreinatuko dugu.

Teatro-lan honek transmisioa du helburu. Euskal Herriko historia ezagutaraztea ezinbestekoa da eta, hori dela eta, publiko orokorrari zuzendutako estreinaldia baino lehen, ikasleentzako emanaldia eskainiko da. Loraldia Elkarteak gida pedagogiko bat sortu du baita ere, ikastetxeetan landu dezaten.

Hemen duzu unitate didaktiko hau. DBHko ikasleei zuzenduta dago eta modu interaktiboan garatu dugu.

 

Zer jasotzen du unitate didaktiko honek

  • Elkanoren figura, euskal historia eta kulturaren irudia
  • XVI. mendeko testuingurua: oparotasuna, ontziolak, itsasgizonak, aurkikuntzak, …
  • Euskal Herri itsastarra
  • Lehen Mundu Bira 

Nola erabili

Metodologia ludikoan garatu dugu. Modu kooperatiboan eta kolektiboan, eta arbela digitalaren bitartez; Mundubira, Elkano, Primus ikuskizuna ikusi baino lehen edota gerora lantzekoa da aurkezten dugun material hau. Edukien azalpenez gain, ariketak proposatzen ditugu: jolastuz, praktikatuz eta eginez ikasteko.

Giza eta Gizarte Zientziei eta baita Arte Hezkuntzari dagozkien konpetentziak lantzen dira.

 

Elkarlanean: Elkano Fundazioa

Elkano Fundazioa-logoa