3. Aro modernoa (XVI. mendea)

Aro Modernoa edo  Aro Berria,  XV. mendearen bukaeran hasi eta Frantziako Iraultza arte luzatu zen garaiari deritzo. Pizkundea garaiak markatzen du aro honen hasiera; zientziak, artea, literatura eta arkitektura irauliko zituenak eta Erdi Aroari amaiera emango zionak. Ikuspegi honetatik, Aro Modernoan modernotasunaren balioak (progresoa, komunikazioa eta arrazoia) nagusitzen dira, aurreko aroaren balioen aldean.

Sistema feudalari jarraiki, Antzinako Erregimenaren sistema zegoen, estamentuetan banatutako gizartea. Nabarmentzeko, burgesiaren sorrera eman zen.

Teknika berri batzuek ere haustura markatu zuten Erdi Aroarekiko.  Artilleriak gerragintza ez ezik, estatuen arteko nagusitasun eta mendekotasun harremanak ere eraldatu zituen.

Inprentarekin ezagutzaren hedapena goitik behera aldatu zen, ideiak azkar eta luze zabaltzeko modua eman baitzuen,  Ameriketatik ekarritako zenbait jakik (patatak, txokolateak edo artoak, besteak beste) europarren elikadura aldatu zuten, eta goseteak murriztu zituzten.

Aro Modernoan munduari begiratzeko modu berri bat sortu zen. Humanismoarekin, antzinateko testuei, arrazoiaren bitartez erantzuteko beharra, hain juxtu;  enpirismoa jaio zen.

Klimari dagokionean, neguak bereziki hotzak izan ziren garai honetan.

Esplorazioen eta aurkikuntzen garaia ere izan zen:

Bidaiari batek, Kristobal Kolonek, mendebaldera joanez Indiara iristeko asmoa erakutsi zuen. Gaztelako laguntza jasota, 1492an Amerikaraino iritsi zen, kontinente berri bat topatuz . 1513an Vasco Núñez de Balboa, Panamako istmoa zeharkatuta, Ozeano Barera heldu zen. 1519an Fernando Magallanesek hasitako espedizioari eta Juan Sebastian Elkanok, mundu osoari buelta eman zion, beti ere mendebalderantz joanez. Honela mundua borobila zela frogaturik geratu zen.

Aurkitutako lurren okupazioari zilegitasuna emateko, Portugalgo eta Gaztelako erresumek Elizaren epaiketara jo zuten. Honen bitartez, Gaztelak 46. meridianoz haratagoko lurrak bereganatu zituen, eta Portugalek handik honakoak.

SORTUZ IKASI:

  1. Sarean garaiko musikak bilatuz, eta itsasoko eta Lehen Mundu Biraren abenturak jakinik, sortu itzazue musika konposizio bat (dibertigarria, ahal baldin bada)

https://musiclab.chromeexperiments.com/song-Maker

  1. Erreproduzitu Elkanoren janzkera eta aldartea, hurrengo aplikazioa erabiliz. Beti ere, sarean dauden irudietan ongi erreparatu.

https://realtimeboard.com