2. Biografia

2JUAN SEBASTIAN ELKANO

Juan Sebastian Elkano Getarian jaio zen, Gipuzkoako kostan, aurkikuntzen garaiko lehenengo urteetan, 1487an hain juxtu.

Berari buruz hitz egiten duten lehenengo dokumentuek, 1519koak, Juan Sebastianek, 32 urte izango zituela gutxi gorabehera aipatzen du. Getariako herritarra dela dio, eta bere gurasoak zein diren ere berri ematen du.

Bere aita Domingo Sebastian Elkano izan zen (“del Cano”, “Cano” edo “de Elcano” idatzita ere aurkitzen da. Bere ama Catalina del Puerto zen, familiaren  bilakaeran garrantzi handia izan zuen pertsonaia. Getariako 1500. urteko erroldan ikus daitekeenez, familiak bazuen nolabaiteko posizio ekonomikoa. Itsasoarekin lotura handia zuen familia zen, izan ere semeetatik lau, horien artean Juan Sebastian, itsasgizonak ziren, eta gutxienez arrebetako bat itsasgizon batekin ezkondu zen.

Lehen Mundu Bira egin zuen espedizioan, Elkano maestrea izan zen. Maestrea itsasontziko bigarren buruzagia izaten zen, tripulazioaren buruzagia, ontziko administratzailea eta kapitainaren ordezkoa agintean.

Munduaren inguruko lehen bira eman eta gero, Carlos V.ak ontzat eman zuen espedizio berri bat antolatzeko beharra. 1525eko uztailaren 24an, Elkano bigarren buruzagi eta pilotu nagusi bezala itsasoratu zen. Berarekin hainbat senide, lagun, herritar eta ezagun asko itsasoratu ziren. Guztiak hil ziren zorigaitzeko espedizio hartan. Juan Sebastian Elkano bera, 1526ko abuztuaren 6an, Ozeano Pazifikoaren erdian hil zen.

SORTUZ IKASI:

https://sites.google.com/loraldia-eus/elkano 3-0/ página principal