5. Lehen mundu bira

Sevillako Kontratazio Etxeak antolatu zuen bidaia. Espedizioa osatzen zuten bost ontzietako hiru euskal jatorrikoak ziren. Denak naoak ziren, eta ez oso handiak tamainaz: San Antonio, Trinidad, Concepción, Victoria eta Santiago. Ontziek behar zuten horniketaren zati handi bat Euskal Herrian egin zen, gaiak hobeak zirelako eta Andaluzian baino merkeagoak zirelako; besteak beste arma zuriak, artilleria, bolbora eta burdinezko beste produktu batzuk, hala nola iltzeak eta aingurak. Hornigai guztiak Bilboko portuan bildu ziren eta bertatik Sevillara itsasoz bidaliak izan ziren.

Espedizioko 238 marinelen %14 inguru euskal jatorrikoak ziren. Gainontzekoak Europako hainbat herrialdetakoak ziren: gaztelarrak, portugaldarrak, frantziarrak, ingelesak, italiarrak, alemaniarrak, edo greziarrak.

Bidaiak bi zati garrantzitsu izan zituen; alde batetik Moluketarako espedizioa, eta bestetik, Lurraren lehen zirkumnabigazioa. Lehenengo zatiaren eragile nagusia Fernando de Magallanes izan zen zalantzarik gabe, eta bigarren zatiarena, berriz, Juan Sebastian Elkano.

Moluketara espedizioan herrialde eta lurralde exotiko pila bat ezagutzeaz gain: (Sevilla-Tenerife- Cabo Verde eta Sierra Leona -Atlantikoaren zeharkaldia -Ozeanoa zeharkatuta Brasilgo kostaldera -Rio de Janeiro- Rio de la Plata- Patagonia- Ozeano Barea- Marianas uharteak- Filipinak- Cebu –Molukak), bertako indigenen eta beraien espezien( Klaboa, Kanela, Sandaloa eta pipermina) konkistatzaile bilakatu ziren.

Moluketatik Magallanes ez zen bizirik atera, eta mendebaldera jarraitzea erabaki zuen Elkanok. Lurra zirkumnabigatzea benetan erabaki ausarta bilakatuz. Eta beraz, Lurraren lehen zirkumnabigazioa Juan Sebastian Elkanok Moluketatik itzultzeko hartutako erabakiaren ondorioa izan zen.

1522ko irailaren 6an, hiru urte luzeren ondoren,18 gizon iritsi ziren Sanlucarrera Victoria naoan. Itsasoratu ziren bost ontzietatik bakarra iritsi zen; 238 gizonetatik, 18, eta horietatik lau euskaldunak:Juan Sebastian Elkano, Victoria ontziko kapitaina,Getariarra. JuanAkurio, pilotua, Bermeotarra. Juan Arratia, txotxoa, Bilbotarra. Juan Zubileta, pajea, Barakaldarra.

SORTUZ IKASI:

Lehen Mundu Biran, Elkanok eta bere kideek egindako ibilbidearen tourra sortu beharko duzue errealitate birtualeko aplikazio honekin. Bertan, puntu garrantzitsu moduan, hurrengoak sartu beharko dituzue:

Rio de Janeiro, klaboa, kanela, sandaloa, pipermina, Zipango, Lurra Borobila da!, Itsaso Barea, Sevilla, Itsasgizonen motina, Magallanesen heriotza.

https://vr.google.com/tourcreator