7. Mundubira. Elkano, Primus

MUSIKA ETA TEATROA

MARTXOAK 22, 11:00etan, Bilboko Itsas Adarra Itsas Museoan

 

Ekoizpen-mota:
Musika eta teatroa.
Produkzioa: Loraldia Kultur Elkartea.
Gidoia:
Patxo Telleria
Eszena zuzendaria:
Karlos Panera
Artistak: 
Iñigo Aranburu, Xabi Ortuzar, Ainara Ortega eta Nerea Alberdi

 

ARGUMENTUA

Juan Sebastian Elkano itsasgizona azken orduetan dago. Ozeano Barearen erdi erdian sukar-ametsetan nabigatzen gogora ekarriko ditu lehen mundu biraren gertaerak, ondoan duen Bermeoko itsasmutilaren laguntzarekin.

Gorriak ikusi zituzten hiru urteko ezinezko bidaia hartan. Sevillatik bost nao itsasoratu ziren eta bakar bat itzuli zen: Victoria izenekoa. Itsasontzi hau Ondarrun burutua zen, bost itsasontzi haietatik hiru euskaldunak bitziren. Gainera, Lehen Mundu Bira bete zituzten 18 marineletik 4 euskaldunak ziren: Juan Sebastian Elkano kapitainaz gain hiru bizkaitar.

Espeziak, Patagoniaren itsasartearen aurkikuntza, gosea, Magallanesen heriotza, matxinadak, konkistak… Mundua biribila dela frogatzen duen lehen bidaia. Berpizkundearen hasiera. Baita XVI. mendeko Euskal Herria itsastarra aldarrikatzen duen istorioa ere.

 

ARTE ESZENIKOAK

Teatro-lan honen eszena aktoreen interpretazioak eta musikak osatzen dute.

Alde batetik, hiru aktorek bakarrizketen bidez istorioa kontatuko dute.

Beste aldetik, musikari bik antzezlanaren soinu banda jarriko du: musikaraia eta kantaria.

Soinu bandari dagokionez esan, XVI. mendeko giroa islatu nahi dugula, garaiko baladen bidez. Euskal balada historikoak ditugu teatro-lan honen ardatz ikusgarria. Biolina izango da balada hauen lema.

 

LORALDIAREN EKOIZPENA

Teatro-lan hau ez da Loraldiaren aurreneko ekoizpena. Loraldiak kultur industria sustatzeko du helburu eta honen ondorioz hainbat ekoizpen plazaratu du azken lau urte hauetan.

2018an “Anton Abbadia. Dublinetik Hendaiara” antzezlana estreinatu genuen udaberriko festibalean. Formatu txikiko ikuskizuna, non musika eta interpretazioa uztartzen diren. Bide beretik dakar “Mundubira. Elkano, Primus” ekoizpen propioa.

Beraz, formatu txikiko antzerkia da non musikak espazio nabarmena hartzen duen.

 

TRANSMISIOA HELBURU

Teatro-lan honek transmisioa du helburu. Euskal Herriko historia ezagutaraztea ezinbestekoa dela gure uste apalean.

KREDITUAK

Iñigo Aranburu Juan Sebastian Elkano

Xabi Ortuzar Juan de Zubileta, itsasmutila

Ainara Ortega Kantaria

Nerea Alberdi Musikaria

Patxo Telleria Dramaturgia

Karlos Panera Eszena zuzendaria

Erre-Maskarada Eszena eta argiztapena

Xanpe Soinua

 

Ander Berrojalbiz Musika Aholkularitza

Xabier Alberdi eta Julian Diaz Historia aholkularitza

 

Ekoizpena Aitor Narbaiza (Loraldia)

Komunikazioa eta hedapena Amaia Ocerin (Loraldia)

Irudia Unai Molina (Loraldia)

Administrazioa Mikeldi Uribe Etxebarria (Loraldia)

Koordinazioa Imanol Agirre (Loraldia)

 

Babesleak Eusko Jaurlaritza Elkano 500 Fundazioaren eskutik

 

SORTUZ IKASI:

Loraldia Festibalean aurkeztuko den antzezlan honen infoa irakurrita, sare sozialetan publikatuko zenuketen, zuek protagonista, Euskaldunara joateko gonbite bat sortu, GIF animatuak erabiliz.

htpps://giphy.com/create/gifmaker/